XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etorri izan garenetan biltzeari ekin dio ero moduan, perretxikuak ez badira, masustak, bestela sustrai eta basafruitu ezezagunak, eta denetatik jaten saiatzen da, mendian gosez hiltzea ezinezkoa dela frogatu nahiz.

Eskerrak perretxikuez eta beste mendiko belarrez asko dakien, zeren hasieran beldurrez akabatzen egon ohi nintzen, kras-kras, perretxiku arraro batzuk nola jaten zituen ikustean, akaso halako batean Antton hilko zitzaidala pentsatuz...

Txoriez ere mordoa daki Anttonek.

Ikusi egin behar da txorien kantuak bereizten hasten denean: hori txantxangorria duk! hori kaskabeltza! hori zozoa!

Ez al dituk ezagutzen?

Eta txio-txio horiek imitatzen ere aparta da, ni ahozabalik uzten nau bederen, eta gogora ekartzen dit behin ingelesezko irakasleari esan ziona: ea berak zertarako ikasi behar zuen ingelesa basozaina izan nahi bazuen.

Eta irakaslea mutu geratu zen instant batean, eta nola irakasleak beti zerbait erantzun behar izaten duten ba zer okurritu eta agian egun batean ingeles batzuk mendian galduta (...)